XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harrapaladan jaitsi zituzten harmailak.

Lehen aldiz Etxearen handitasunaz jabetu ziren.

Ezeroso eta galduta sentitzen zituzten beren buruak, benetan tamainuz urritzen ari balira bezala.

Etxeak irentsi egiten zituen; inoiz ez zuten irteteko modurik aurkituko eta gero eta txikiagotuz eta txikiagotuz joango ziren. Huraxe sentitzen zuten.

Orduan, goitik, behetik, alde guztietatik zetorkien durundaren erdian, tik-tak hots labur eta ahulak iritsi zitzaizkien. Aztoraturik entzun zituzten.

Etxe osoan zehar denbora neurtzen ari ziren erlojuak ziren.

Gela guztietan zeuden erlojuak, ispiluak bezalaxe.

Eserita zeuden tokitik, haurrek erloju guztien tik-tak entzuten zuten batera.

Tik-tak guzti haiek aldi berean izan zirela bidaliak ematen zuen, beraiek zeuden leku hartarainoxe irits zitezen.

Eta Klasek eta Klarak liluraturik entzuten zituzten: nolabait ere, bazegoen zerbait adoregarria hots hartan, itxaropen pixkat.

Erlojuak zurrunga hotsaren gainetik entzuten ziren.

Ez ziren gelditu; tik-tak egiten jarraitu zuten, bizia haren beharrean egon balitz bezalaxe.